Tolosako 49. Abesbatza Lehiaketa eta Europako Sari Nagusia

Polifonia eta folklore ahotsak, bigarren saioan

Ataria 2017ko azaroaren 3a

49. Tolosako Abesbatza Lehiaketako bigarren saioa izan da gaur; polifoniako eta folkloreko saioak izan dira hiru talderen eskutik.

Entzuleak mundu osoko ahotsak entzuteko gogoz daude oraindik; horren erakusle da saioa hasi baino lehen Tolosako Leidor aretoaren kanpoaldeak zuen itxura.

49. Tolosako Abesbatza lehiaketaren bigarren saioan polifoniaren eta folklorearen txanda izan da gaur arratsaldean. Norvegiako Kvindelinge Studenteres Sangforening koroa, Ameriketako Estatu Batuetako University of Wyoming Collegiate Chorale koroa eta Alemaniako Collegium Vocale Hannover koroa aritu dira, hurrenez hurren.

 

Atzo ahots europarrak izan ziren protagonista; ikusi hemen argazkiak eta bideoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!