Tolosako 49. Abesbatza Lehiaketa eta Europako Sari Nagusia

Ahots europarrak, lehiaketako lehen saioan

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 2a

Polifoniako saioek ekin diote 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketari, atzo Europako Sari Nagusiak Leidor dirdiraz utzi eta gero; hiru talde europar aritu dira gaur.

Maila gorenak zipriztindu zituen aretoko hormak, atzo, eta entzuleak gogotsu itzuli dira Leidorrera, 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketako lehen saioa entzutera. Ganbera abesbatzek ireki dute egitaraua, polifonia eta folklore sailetako emanaldiekin, eta ahots europarrak izan dira entzungai, hiru talderen eskutik. 

Batetik, Ukrainako Sophia Chamber Choir abesbatza aritu da eta, besteak beste, entzuleen arreta piztu dute, polifonian, Erik Esenvaldsen Stars obra edalontzi eta uraren soinuarekin lagunduz. 

Esloveniatik, berriz, Carnice Women´s Choir abesbatza bertaratu da Tolosako nazioarteko lehiaketara, eta publikoaren txalo zaparradak irabazi dituzte, polifoniako saio amaieran, ahotsak posizio aldaketekin eta gorputz-perkusioarekin uztartuz. Azkenik, Sansara abesbatza (Erresuma Batua) aritu da, Claudio Monteverdi autore behartuaren Cantate Domino obra ederrarekin saioa irekiz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!