Urdinak 0-2 irabazi zuten. Hiru puntu horiei esker, lidertzan bigarrenarekiko zuloa handitu zuten; Arratia 5 puntura dago, orain. Hamaikagarren jardunaldian Derioren aurka jokatuko dute, Berazubin, larunbatean 16:30ean. Zaletuen babesa eskatu dute taldetik.