Glaukoma, edo nola pasatu hitzetatik ekintzetara

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 1a

Argazkia: Musikazuzenean

Lágrimas de Sangre taldeko kide batek Viña Rocken egindako eraso matxista baten salaketa dela eta, Glaukomak bertan behera utzi du talde kataluniarrarekin ematekoak ziren kontzertua.

Joan den urriaren 30an, sare sozialek zabaldu zuten Viña Rock jaialdian emakume batek jasandako eraso matxista; ustez, Lágrimas de Sangre musika taldeko kide bat da erasotzailea. Gertakaria abiapuntu hartuta, Glaukoma taldeak bertan behera utzi du, datorren azaroaren 18an, talde kataluniarrarekin batera eskaintzekoak ziren kontzertua. Honako adierazpenarekin iragarri dute berria, sare sozialetan:

"Honen harira adierazten dugu:

-Azaroaren 18an LDSrekin Bartzelonan eman beharreko kontzertua bertan behera uzten dugu.

-Egoera hauetan, edozein salaketa edo susmo txikienak erantzunik sendoena eskatzen du, kontrakoa frogatu arte.

- Gure jarrera irmoa da edozein motako eraso matxisten aurrean, edozein dela ere erasotzailea edo erasotua."

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!