Aktualitateari lotuta ekingo diote, astelehenean, Jesus Torquemadaren IX. mintegiari

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko urriaren 27a

Urteroko moduan, Topic zentroan izango da mintegia.

Tolosaldean Ikastn zerbitzuak bederatzigarrenez antolatu du egitasmoa; lau saio izango dira aurten.

Urteroko arrakastaren olatutik jaitsi gabe, aurtengo izen-emateek ere harrera bikaina izan dutela azaldu du Mikel Muñagorri antolatzaileak. Horrela, datorren astelehenean hasi eta, azaroaren 20ra bitarte, nazioarteko gaurkotasunak tarte bat izango du, astelehenero, Topic zentroan.

Gairen bat aurreratzerik ba ote duten galdetuta, Muñagorrik gaurkotasunari jarri dio fokua: "Betiko moduan, aldian aldian suertatzen diren berriek eten dezakete aurrez diseinatutako egitarau bat. Horregatik, Jesus Torquemadak pil-pilean dauden gaietako zenbait hartuko ditu, eta horiek landu".

Entzuleen adina anitza da, baina, Muñagorrik azaldu du, erretirodunen parte hartzea altuagoa dela, gazteena baino. Horrela, ikastaro amaieretan egiten duten inkestetan oinarrituta,  parte hartzaileek hizlariaren azalpen argi eta ulerterrazak eskertzen dituzte gehien.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!