Perretxikoaren eta onddoaren paradisua, Trianguloan

Ataria 2017ko urr. 21a, 15:10

Mikologika astearen barruan, azoka berezia izan da gaur Trianguloan. Perretxikoarekin edo onddoarkein osatutako hainbat pintxo dastatzeko aukera izan da azoka mikologikoan.

Tolosaldeko eta Goierriko zenbait sukaldarik hainbat pintxo prestatu dituzte, eta giro ezin hobea izan da Tolosako trianguloan. Euriak eutsi egin dio eta jende ugari hurbildu da. 

Era berean, haurrentzako sukaldaritza tailerra izan da Saioa Martinez sukaldari tolosarraren eskutik, eta ikastetxeetako haurrek osatutako perretxiko erakusketa ere ikusi ahal izan da.

Erakusleiho lehiaketako sariak, banatuta

Mikologikako erakusleiho lehiaketa ere antolatu dute eta gaur banatu dituzte sariak: epaimahaiaren saria Electrididades Elustondok irabazi du, eta publikoaren saria, berriz, Anddare dendak.

Casino elkarteak azoka horren hastapenetan eskainitako laguntza eskertu nahi izan dio Tolosako Ekinbide Etxeari, eta omenaldi txiki bat egin diote.

Txanpion Fest, bigarrenez

Casino elkarteak Txanpion Fest ospatu zuen atzo bigarrenez; Berdura plaza itxuraldatu, eta baso bilakatu zuen iluntze batez. 

Erlazionatuak

Berdura plaza, udazken koloretan

Tolosaldeko Ataria 2017 urr 21 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!