Berdura plaza, udazken koloretan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 21a

Casino elkarteak bigarrenez ospatu zuen, atzo, Txanpion Fest; Berdura plaza itxuraldatu, eta baso bilakatu zuen iluntze batez. 

Eguna ilundu ahala, itxura bero eta politagoa hartu zuen, atzo, Tolosako Berdura plazak. Udazkenari keinu bat egin eta Mikologikari artea oparitzeko, baso bilakatu zen Berdura plaza, eta herritarren ostiraleroko poteoa aldatzeko aukera izan zuten. 

Zuzeneko musika, food trackak eta edariak; besterik ez zuen behar izan Mikologikak, tolosarrek hurrengo urteko Txanpion Festak zein itxuraldatze ekarriko ote duen pentsatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!