Benta Haundin, memoria bizi-bizirik da

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 17a

Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrei urteroko omenaldia egin zieten, atzo, Benta Haundiko monolitoaren aurrean, haien bahiketa, tortura eta erailketaren 34. urteurrenean.

1983ko urriaren 15ean, GALeko zenbait kidek bahitu zituzten, Baionan (Lapurdi) , Joxean Lasa eta Joxi Zabala. 22 urte igaro bitarte, senide eta lagunek ez zuten haien berririk izan, eta 1995ean hasi zen, egia azaleratzen: bahitu, torturatu eta erail egin zituzten.

Gertakariaren 34. urteurrena bete zen joan den igandean eta, urteroko moduan, Tolosako Benta Haundiko plaza izan zen, Lasa eta Zabalaren memoria bizi-bizirik mantentzeko hitzordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!