Auzoko txikiak sukaldari

Ataria 2017ko urriaren 13a

Haurrentzako sukaldaritza tailerra izan da eguerdian, Berazubi auzoko jaien barruan. Masterchef telebista saioan parte hartu zuen Edurne Tracho tolosarra irakasle lanetan aritu da.

Frutarekin eta txokolatearekin eginiko brotxeta egiten irakatsi die tailerrera gerturatutako gaztetxoei Edurne Tracho tolosarrak. Zeregin horretan telebista saioan berarekin parte hartu zuen Elena izan du lagun. Laranja eta platano zatiak tartekatuta osatu dute txikiek lehenbizi brotxeta. Behin horiek prest izanda txokolatean busti eta gozoz estali dituzte. Ondoren, bizkotxoa ere prestatu dute. Jende asko gerturatu da gazteak sukaldean nola moldatzen diren ikustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!