Lara Arruabarrena final-zortzirenetan dago, Austrian

Ataria 2017ko urriaren 11

Tenis jokalari tolosarra Austrian dago, Linz-eko Irekian. Final-zortzirenetara sailkatzea lortu du Lara Arruabarrenak. Horretarako Monica Niculescu errumaniarra gainditu zuen, 1-6/6-1/2-0eko emaitzarekin. Ordu t'erdi aritu ziren jokoan, Niculescuk jarraitzerik izan ez zuen arte. Ondorioz, tolosarrak egin zuen aurrera eta final-zortzirenetan Belinda Bencic suitzarra izango du aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!