Reala, Real Madrid, Liverpool eta Bayern Munich taldeetako jokalari ohiak entrenatzaile ibilbideari hasiera emango dio urriaren 16an. Kirol marka batek hainbat herrialdetako jokalari gazteak elkartuko ditu, eta horien entrenatzailea izango da Xabi Alonso. Taldeari Tango Squad izena jarri diote. Ingalaterra, Espainia, Mexiko, Frantzia, Alemania eta Italiako jokalariz osatua egongo da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?