Munduari bira gastronomikoa

Ataria 2017ko urriaren 7a

Zutani elkarteak bigarrengoz egin du Tolosako Trianguloan Pintxo Tour Solidarioa. Helburua bikoitza da: beste kulturetara gerturatzea eta Zutaniren proiektua laguntzea.

Arantxa Iruretagoiena Zutani elkarteko kideak esan duenez, iazko arrakastak eman ditu aurten ere Pintxo Tour Solidarioa antolatzera. Hainbat herrialdetako jakiak dastatu ahal izan dira 3 euroren truke, baina helburua ez da dirua jasotzea bakarrik, baita "herrian dugun aniztasunera gerturatzea" ere.

Zutani elkartean egoera ekonomiko zaila dutenei laguntzen diete, jakiak edo behar dutena emanaz, eta gaurko ekitaldiarekin horretarako dirua biltzeaz gain, proiektura batuko diren pertsonak ere bilatu dituzte. "Inguruan dugun aniztasuna eta Zutani proiektua bera ezagutarazi nahi ditugu, jendeak gurekin bat egin dezan", esan du Iruretagoienak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!