[PUBLIRREPORTAJEA] Teknologia berriz hornituta

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 9a, 10:27

Tolosako San Frantzisko pasealekuko Multiopticas dendak ateak ireki ditu berriz: «Irudia erabat aldatu dugu bezeroei denda modernoagoa eta politagoa eskaintzeko», adierazi dute arduradunek.

Dendan dagoen betaurreko kopuru handia nabarmendu dute: «Betaurreko gehiago jarri ditugu erakusleihoan; horrela, bezeroek betaurreko gehiago dituzte aukeratzeko». Betaurrekoen kalitatea ere azpimarratu dute Tolosako lantaldetik: «Orain arte bezala, betaurreko guztiak bilduma berrikoak dira; ezberdintasun handiena da bezeroek produktu gehiago edukiko dituztela aukeratzeko».

Horretaz gain, marka berri bateko betaurrekoak ere sartu dituzte dendan: Adidas. Marka hori kirola egiteko betaurrekoetan espezializatuta dago: korri egiteko, bizikletan ibiltzeko edota mendian ibiltzeko. Marka horrez gain, Rayban, Vogue, Oakley, Arnette, Emporio Armani marketako betaurrekoak ere eskura ditzakete bezeroek Tolosako dendan. Marka guztietako betaurrekoak, beraz, bezeroen eskuragarri.

Punta-puntako hobekuntzak

Mota eta marka askotako betaurrekoak eskaintzeaz gain, bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko hobekuntzak ere egin dituzte. Hain zuzen, optometria gelan hobekuntzak egin dituzte: punta-puntako tresnak ezarri dituzte ahalik eta ikusmen azterketa osatuenak eta zehatzenak egiteko», azaldu du.

Optometria gelaz gain, progresiboak neurtzeko aparatuetan ere hobekuntzak egin dituzte, «progresiboen egokitzapena ahalik eta zehatzena eta azkarrena izateko. Izan ere, «Varilux» zentro berezituak garenez, lente progresiboetan azken berrikuntzetara egokitzeko teknologia eta formazioa dugu».

Egindako hobekuntzekin herritarren fideltasuna eskertu nahi dutela nabarmendu dute. Zuei guztioi harrera egiteko gogoz daude dagoeneko Raquel, Izaskun, Arantzazu eta Nagore. Ongi etorri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!