Carme Forcadellen eskertza gutuna, Tolosako Udalera

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 6a

Joan den irailaren 26an Katalunia babesteko mozio bateratua onartu zuten EAJk eta EH Bilduk; Kataluniako parlamentuko presidenteak eskertza gutuna helarazi du Tolosara.

Beste zenbait udaletan bezala, Tolosan ere Kataluniara begira jarri ziren iraileko osoko bilkuran, erreferendumaren hitzorduagatik eta hark harrotutako hautsagatik. Horrela, Tolosako udalbatzako gehiengoak –EAJk eta EH Bilduk– mozio bateratua onartu zuten, Kataluniari babesa eskainiz eta Espainiako Gobernuaren aldetik jasotako errepresioa salatuz.

Bada, Kataluniatik bueltan iritsi zaie begirunea, Carme Forcadell Parlamenteko presidenteak eskerrak helarazi baititu, gutun bitartez. Ele bietan idatzitako gutunean, Parlamentak "oso modu berezian baloratzen du" jasotako babesa, eta nabarmendu dute horrek indartzen duela beren zilegitasuna.

Horrela, errepresioa eta jazarpena irmoki salatuz, eskaera batekin amaitu du gutuna, Forcadellek: "Ausartuko naiz eskatzera, epe Laburrean Kataluniako gertakariak arretaz jarraitzeko. Zuen laguntza ezinbestekoa da bakea, demokrazia, askatasun zibilak eta oinarrizko eskubideak bermatzeko":

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!