Ekin diote laugarren Mugi Tolosari

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 4a

Ikasturteko lehen irteera egin dute gaur goizean, eta Olatz Peon eta Patxi Amantegi udal ordezkariak eurekin izan dira.

Asteazkenero zortzi ibilbide eskuragarri izango dituzte, beste behin, hirugarren adineko tolosarrek. Gaur ekin diote Mugi Tolosa egitasmoko lehen hitzorduari eta, ekainaren bitarte, asteazkenero-asteazkenero aukera izango dute sedentarismoari bizkar emateko.

Ibilbide motzenak 543 metro ditu eta luzeenak, berri,z 7 kilometro. Tartean, 763 metroko eta 1,1kilometroko, 1,3 kilometroko, 2,1 kilometroko, 2,3 kilometroko eta 5,5 kilometrotakoak ere badira. Dena den, parte hartzaileek onartu dute ibilbidez ibilbide aldatzen dutela asteroko jarduera.

Aurreko urteetan bezala, antolatzaileek bi hitzordu ezarri dituzte parte hartu nahi dutenentzat: 10:30ean bata, ibilbide luzeagoa egin nahi dutenentzat, eta 11:00etan bestea, ibilbide laburragoa egin nahi dutenentzat. Horrela, herritarrek txartel bana izango dute, eta egindako ibilbide bakoitzeko zigilu bat jarriko diete antolatzaileek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!