Lizardi, bihotz-begietan

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko irailaren 27a

Poesia errezitaldi batek ireki du Tolosako Lizardi elkartearen 50. urteurrenaren ospakizuna; Xabier Lizardiren hitzek, eskualdeko olerkarienek eta musikak bat egin dute, publikoari zirrara eraginez.

"Ni Jose Maria Agirre naiz, goitizenez Lizardi, eta eguzkia neguaren irribarrea dela esaten dut (...)". Halaxe ekin zion emanaldiari, Kepa Errasti aktoreak, Xabier Lizardiren azalean sartuta. Harekin batera, Igor Estankonak, Karlos Linazasorok eta Ione Gorostarzuk jarri zituzten hitzak, Xabier Lizardirenen ondoan. Musika, berriz, Juantxo Zeberio eta Elene Arandiaren esku eta ahotsetik iritsi zen, errezitaldia biribiltzeko.

Aitzakia bera ere biribila izan baitzen: Tolosako Lizardi elkarteak 50 urte bete ditu, eta ospakizunen irekiera literaturaren bidetik egin dute elkarteko kideek, izenari men eginez. Topic aretoan ehun bat pertsona elkartu ziren, urtemuga ospatzeko, eta aspaldiko hitzek eta gaur egungoek elkarrekin eskutik bikote ederra osatzen dutela ikusteko.

Elkarteak ostiralean jarraituko du egitarauarekin, eta larunbatean izango da mende erdia ospatzeko egun handia, festaz.

Erlazionatuak

Mende erdia euskaratik

Iñigo Terradillos 2017 ira 18 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!