Autoa aparkatuta uzteko deia

Tolosaldeko Ataria 2017ko irailaren 20a

Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntzako diputatuak agerraldia egin du, gaur, Tolosan, Mugikortasun astearen harira; garraio publikoaren aldeko deia egin du.

San Frantzisko pasealekuan hartu du hitza, Lurralde Bus autobus baten aurrean. Tolosaldeko Mugikortasun astea izan du aitzakia, autoak aparkatuta utzi eta herritarrak garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko. Gipuzkoako sare publikoaren aukerak gogora ekarri ditu, eta Tolosaldean "ahalegin berezia" egiten ari direla azpimarratu.

Adierazpenak egin eta gero, kalean zebiltzan oinezkoei petunia haziak banatu dizkie, Mugikortasun astearekin bat eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!