Tolosan, kultura ari du jada

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ira. 15a, 10:33

X. Kulturzale txartela bi zatitan eskuratzeko aukera izango da, estreinakoz; hilaren 20an ekingo diote egitarauari

Udazkena esatea sormena esatea da Tolosan. Sormen ekoizlea, sormen gastronomikoa, sormen festa zalea eta, nola ez, kultur sormena. Tolosako Udalak aurkeztu du, jada, datorren abendura bitarte herrian gozatu ahal izango den kultur egitaraua, eta kulturzale txartela ere eskuragarri da, kultur etxean.

Nuria Carbonell kultura zinegotziak plazaratu du hitzorduen zerrenda, eta azpimarratu du udala «bidelagun» dela, herriko eragile eta taldeek sortzen duten kultur eskaintza osatzerakoan. Horrela, datorren astean plazaratuko dute Tolosan zer?, udalaren agenda bestelako jarduerekin osatzeko. Hilaren 20an hasiko da udazkeneko programazioa, etea hainbat diziplinari tartea egiten saiatu da kultura saila: balleta, opera, antzerkia, musika, haur ikuskizuna, bakarrizketak nahiz dantza hartuko dituzte, Leidor eta Topic-eko oholtzek.

Hori guztia X. Kulturzale txartelaren abantailekin ere gozatu ahal izango da, gainera. Sei ikuskizun txertatu dituzte txartelean eta, 91 euroko eskaintza 40 euroan gozatzeko aukera izango da. Aipatzekoa da, gainera, estreinakoz, Kulturzale bi zatitan erosi ahal izango dela: iraila eta urria hartzen dituena, batetik, eta azaroa eta abendua, bestetik. Kultur etxean eros daitezke jada.

UDAZKENEKO KULTUR EGITARAUA TOLOSAN

Irailaren 20a, asteazkena. La flauta mágica zuzeneko proiekzioa Royal Opera Housetik, Leidorren. *

Irailaren 22a, ostirala. Iragana: Lahar eta Larrosa Segurako antzerki taldearen eskutik, Leidorren. *

Irailaren 29a, ostirala. Ara Malikianen Biolinaren bira sinestezina, Leidorren. *

Urriaren 3a, asteartea. La Boheme Royal Opera Housetik zuzeneko proiekzioa, Leidorren. *

Urriaren 6a, ostirala. Artxipielagoa ikuskizun musikala, Leidorren. *

Urriaren 20a, ostirala. Andre Maria Kaperaren eskutik, Eduardo Mokoroaren 150 urteurren kontzertu sinfonikoa, Leidorren.

Urriaren 27a, ostirala. Haatik dantza konpainiaren emanaldia, Leidorren. *

Urriaren 28a, larunbata. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, Leidorren.

Azaroaren 3a, ostirala. Ni ala zu Joseba Usabiagaren bakarrizketa saioa, Topic zentroko aretoan.

Azaroaren 10a, ostirala. Logela multimedia eta Circle of trust dantza emanaldia, Nagareren eskutik.

Azaroaren 17a, ostirala. Quien tuvo retuvo Faemino y Cansadoren saioa, Leidorren.

Azaroaren 18a, larunbata. Zikloiaren Birakabareta umorezko ikuskizuna, Topic zentroko aretoan.

Azaroaren 24a, ostirala. Oleanna antzezlana, Leidorren, Fernando Guillén Cuervoren eta Natalia Sanchezen eskutik.

Abenduaren 5a, asteartea. Cascanueces zuzeneko ballet proiekzioa Royal Opera Housetik, Leidorren.

Abenduaren 15a, ostirala. Azken itzulia antzezlana Leidor aretoan.

Abenduaren 27a, asteazkena. Ene Kantak haurrentzako ikuskizuna, Leidor aretoan.

(* Kulturzale txarteleko eskaintza)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!