Martxan da jabetze eskola

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko irailaren 14a

Urrian hasi eta abendura bitarte, hainbat diziplinatako ikastaroetan izena emateko aukera izango dute herritarrek, kultur etxean.

Tolosako bizitza sozio-kulturalean errotzea lortu du, jada, jabetze eskolak, eta ikasturte berrirako prest dute guztia: aurkeztu dute egitarau mamitsua.

Urteroko ikastaro zenbait errepikatuko dituzte, arrakastaren bidetik batukada feminista, literatura tailerra edo autodefentsa ikastaroa, kasu, eta beste zenbait nobedade txertatuko dituzte, interes eta afizioen mundu zabalera iristeko helburuz.

Ia urtea amaitu bitarte izango da jakintzaz blaitzeko aukera. Ia tailer guztiek 5 euroko prezioa dute, eta kultur etxean izena eman daiteke jada.

Ikusi hemen aurtengo programazioa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!