2017/09/14 21:45

Maravilloso Boccaccio filma

Maravilloso Boccaccio filma
Leidor antzokia, Tolosa

Zine forumean, jatorrizko bertsioan.

1348 eta 1349 artean girotuta dago eta Izurri Beltzak jotako Florentzian. Izurritetik ihesi, hamar gazte kanpoan babesten dira, eta han denbora pasatzen dute istorio laburrak kontatuz. Tragikoak edo gatzdunak izan, erotikoak edo barregarriak, protagonista bakar bat dute istorio guztiek: maitasuna bere modu anitzetan. Eta azkenean maitasuna izango da, gazte hauentzat, sufrimenduaren eta garai hartako ziurgabetasunaren aurkako antidotorik onena.

Taviani anaiek egin dute Boccacioren Decameron liburuko bost ipuinen egokitzapen libre bat, dramatismoz betea. Liburu horren adierazgarri nagusia da maitasuna, eta maitasunarekin batera pasioa, traizioa, sakrifizioa eta bakardadea, beste gai batzuen artean.

(Paolo eta Vittorio Taviani)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!