Emanaldi «ikusgarria» Topic zentroko fatxadan

Imanol Garcia Landa 2017ko irailaren 7a

Tolosako Ekinbide Etxearen 50 urteen errepasoa egingo dute irudien eta musikaren bidez bihar gauean.

Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurreneko ospakizunen barruan, ekitaldi berri bat egingo dute bihar gauean. Videomapping izeneko teknikaren bidez, Topic zentroko fatxadan azken 50 urteetako irudiak proiektatuko dituzte, musikaren laguntzarekin. Idoia Otegi Topic zentroko zuzendariak azaldu duenez, ikuskizun «ikusgarria» izango da: «Gipuzkoan eta uste dut Euskal Herrian ere ez da horrelakorik egin».

Otegik nabarmendu du ikuskizuna osatzeko bertako egileekin egin dutela apustu. «Orain arte ikusi duguna asko gustatzen zaigu eta ea animatzen diren herritarrak Euskal Herria plazara etortzera emanaldiaz gozatzeko. Ilusio handia egiten digu, bai emanaldia osatzen ari diren egileei bai TEEko parte garenoi ere», esan du Otegik. TEEren historiaren irudiak jasotzeaz gain, Tolosako azken 50 urteko irudiak ere jasoko dira Topic-eko fatxadan islatuta.

Emanaldiaren bi saio egingo dira, lehenengoa 22:00etan eta bigarrena 23:00etan. Aurretik, Topic-en bertan afaria izango dute TEE-ko kideek erakundeetako eta babesleen ordezkariekin.

Erlazionatuak

Kalitatezko ikuskizunak, helburu

Imanol Garcia Landa 2017 ira 07 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!