Izaskun auzoko festak 2017

Zabalarretan, Estafetan bezala

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 2a

Izaskun auzoko festei atzo eman zieten hasiera, eta gaurkoa dute bigarren eguna. Goizean, haur eta gaztetxoen txanda izan da, Tolosako parkean, gurpildun zezentxoekin ospatu den entzierro txikian.

Haurrak lasterka, eta gurasoak hesiaren bestaldean. Tolosako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsako kideek jarri dituzte korrika, haurrak, Zabalarreta parkean ospatu den entzierro txikian. Izaskun auzoko festen barruan ospatu da jarduera, eta etxeko txikienek ez dute aukera galdu nahi izan, errekortarien antzera, zezenari deitu eta izkin egiteko.

Gaurkoa, bigarren eguna dute Izaskunen, eta egitarauari dagokionez, larunbata izan ohi da urtero egun beteena. Zezenen ondoren, buruhandien txanda izan da, eta 14:00etan auzo bazkaria egingo dute. Arratsaldean, dantzarako, sagardoa dastatzeko eta bertsolariei entzuteko aukera izango da, gaueko zahagi ardoaren eta kontzertuen aurretik. Ikusi hemen egitaraua. 

Erlazionatuak

Sagardoz lagunduta jarraitu du jai giroak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 ira 02 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!