Pasahitza (zaharra)

Egunpasa goazenerako plater osasuntsu eta osoa

Ataria 2017ko uztailaren 13a

Barazki, proteina eta karbohidratoekin osaturiko jakia prestatu dugu Agurtzane Larrañagarekin, aproposa etxetik kanpo jateko.

Aza, azelga edo kale hostoa behar dugu. Letxuga erabiltzen badugu pare bat hosto erabiliko ditugu hausteko errazagoak baitira. Zati berdea irakiten dagoen uretan sartu eta atarako dugu. Gordina erabiltzeko aukera ere badago. Barazkia prest dugu, karbohidrato eta proteinak prestatzea falta zaigu. Kus kusa edo kinoa prestatu dezakegu, azkar prestatu daitezkeen zerealak direlako. Humusa baldin badugu, edota soberan geratu diren lentejak, hori ere gehituko genizkioke. Gehitu diezaizkiokegu algak, esaterako, edota, haziak. Hori guztia prest dugunean hostoan bilduko dugu kontuz kontuz. Mendira edo hondartzara eramateko gure jakia prest izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!