Pasahitza (zaharra)

Harremana sendotzeko bidaia

Ataria 2017ko uztailaren 10a

Maialen Indakoetxea eta Endika Ibarguren Laskoraingo DBH 4ko ikasleak Tolosako Bidaiarien Txokoak antolatutako aurtengo Bidaia Beka irabazi duen taldeko kideak dira. Bardeak, Bilbo, Gaztelugatxe, Gernika, Lekeitio eta Zumaia bisitatzea proposatu zuten euren bidaian, pelikulak grabatzeko erabiliak izan diren lekuak gaitzat hartuta.

Oso pozik hartu zuten aurtengo irabazleak izan zirenaren berria. Aurrekoetan bezala, saria proposatutako bidaia burutzea izan da, eta beste hainbat txoko eta herri bisitatzeko aukera gehituta, burutu berri dute bidaia. Julen Segurola, Beñat Etxezarreta, Leire Arrate eta Ane Iturriak osatzen dute taldea, eta Anek ezin izan zuen bidaia egin zaintiratu bat izan baitzuen. Egin berri duten bidaia Euskal Herriko txoko desberdinak ezagutzeko baliatu dute, eta horrekin batera, euren arteko harremana sakontzeko ere balio izan duela azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!