Pasahitza (zaharra)

"Euskara hutsean ekoizten duten komunikabideak ezinbestekoak dira herri baten nortasuna bermatzeko"

Ataria 2017ko ekainaren 28a

Hizkuntza minorizatuak eta irrati libreak izenburupean Topaketa antolatu dute Bakea eta Duintasuna elkarteak, Antxeta irratiak eta Arrosa sareak. Gaur Tolosan 'Gaelikoa eta euskara uhinetan' solasaldia izango da kultur etxean, 18:00etan.

"Gehienetan, kultura eta hizkuntza gutxituak komunikabide handietatik kanpo geratzen dira, ez zaie ahotsik ematen". Soilik hizkuntza handiei egiten zaiela lekua azaldu du Eneko Calle Bakea eta Duintasuna elkarteko kideak. Tolosan gaur izango den solasaldiari dagokionean, gaelikoaren gaur egungo egoeraren berri izateko aukera egongo da, nolako politikak egin diren hiztunen erabilera sustatzeko, esaterako, edota irrati libreek jokatzen duten paperaz hizkuntza gutxituen sustapenean eztabaidatuko da. Etzi goizean izango jarraipena topaketak, Donostian 'Herri komunikabideak hizkuntza minorizatuak biziberritzeko tresna gisa'' izenburupean egingo den jardunaldiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!