Pasahitza (zaharra)

Sanjoanetako saio berezia

Ataria 2017ko ekainaren 23a

Pasahitza berezia egin dugu Tolosako Zerkausitik, azoka egiten ari ziren bitartean. Izan ere, bihar San Juan eguna izaki, ostiralera aldatu dute aste honetan azoka eguna. Gure mikrofonoetara gerturatu ditugu aurtengo festetako hainbat protagonista: eskopetarien kapitain lanetan ariko den Justo Lillo, Kabi Alai elkarteko eskopetarien konpainiak 25 urte betetzen ditu aurten, eta bertako kapitain Kike Cea izan dugu gurean, 60 urte betetzen dituen Udaberri dantza taldeko kide Beñat Azaldegi eta Josu Lizarralde izan ditugu, Udaleko kultur zinegotzia den Nuria Carbonell, kanpaien doinuekin uztartuta 'Kanpaien festa' abestia sortu duen David Azurza izan dugu, Txistulari bandako Iñaki Letamendia, eta kale kantoitik Irene Arin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!