Tolosako sanjoanak 2017

"Dantzaz, musikaz eta festaz gozatu, guk hala egingo baitugu!"

Ataria 2017ko ekainaren 16a

Tolosako sanjoanak hasi dira. Udaberriko kideek bota dute jaien hasierako txupinazoa, dantza taldearen 60. urteurrenean. Buruhandi eta erraldoiak kaleetan barrena ibili dira, eta hauekin batera, haurrak izan dira protagonistak.

Udaberri Dantza Taldearen mezua, txupinazoa bota aurretik:

Arratsaldeon!
Lehenik eta behin esan beharra dugu ohore bat dela guretzako hain garrantzitsuak diren jai hauei hasiera emango dien suziria botatzea.

Gaurkoan gu gaude hemen, hemen gaudenaren arrazoia Udaberrik 60 urte bete dituela izanik, beraz, bereziki 60 urte hauetan Udaberritik pasa diren taldekide orori eskertu nahi genieke taldeari eman diotenagatik, izan momentu onetan edota ez hain onetan ere. Beraiengatik ez balitz, ez ginatekeelako hemen egongo.

Bestetik, eskerrak eman nahi genizkioke Tolosako herriari, dantzari eta kulturari orokorrean ematen dion garrantzia paregabea baita. Ez gara etxean bezala inon sentitzen, herriko berotasuna bezalakorik ez dago.

Azkenik, aipatu urte zinez berezia izaten ari dela aurtengoa guretzat, urteurreneko ospakizuna dela eta hainbat ekintza eta ekitalditan parte hartuz ari garelako, eta sanjoan hauetan ere izango dugu nola ospatua. Hasteko, gaur gauean Euskal Herria plazan Tolosako Musika Banda eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsarekin eskainiko dugun emanaldi bereziarekin hasi eta denok dakizuen bezala urteroko sanjoan bezperako suko emanaldiarekin jarraituz eta 24ko bordondantzarekin bukatuz. Beraz, herritarrei dei egin nahi diegu kaleak bete ditzaten egun hauetan eta jaiak dantzaz, musikaz eta festaz goza ditzaten behar den bezala, guk hala egingo baitugu.

Gora Tolosako sanjoanak! 

(Jaietako egitaraua, klikatu hemen.)

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!