Tolosako sanjoanak 2017

Ostiralean ekingo diote solstizio berria ospatzeari, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 12a

Gaur hasi dira 2017ko sanjoanetako egitaraua etxez etxe banatzen; ikusi hemen, osorik.

Eskopetarien txapelak eta eskopeten lerro zuzenak dira, aurten, sanjoanetako egitarauaren iragarle. Ostiralean bertan ekingo diete jaiei, txupinazoarekin eta, ekainaren 25era bitarte, hitzorduz beteta datoz jaiak.

Tolosarrak gaur bertan hasiko dira egitaraua beren buzoietan jasotzen, eta hemen ikusgai bai bertsio digitala, PDF formatuan. TOLOSALDEKO ATARIAk eta Chroma Branding-ek elkarlanean osatutako liburuxka da, 2017ko sanjoanetako egitarauarena. Ikusi hemen, osorik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!