Sagardoari buruzko ezagutza zabaltzen

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 10a

Giro aparta egin du gaur goiz eta eguerdian sagardoaz gozatzeko Sagardofest gunean. Kata ere egin dute erakusteko hainbat sagardo mota daudela, eta edari honen ezagutza zabaltzeko.

Juan Zuriarrain kimikari eta enologoa izan da kataren gidaria, eta "garrantzi handia" eman dio "sagardo mota bakarra ez dagoela" azaltzeari: "Sagardo ezberdinak aurkitu ahal dira. Mikatzagoak, gezagoak, borobilagoak, apardunak... Sagar mota ezberdinekin egiten dira, eta horrek ere bere berezitasuna ematen dio sagardo bakoitzari. Sagardo naturala egiten da hemen, baina horrek ez du esan nahi denak berdinak direnik".

Erlazionatuak

Sagarraz zukutzeko asteburua

Itzea Urkizu Arsuaga 2017 mai 31 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!