Izan ere, medikuak azaldu moduan, asko kutsatzen dute eta desegiteko denbora asko behar da; esaterako, zigarrokin batek 8 litro ur kutsatzen ditu. Bada, herritarrak sentsibilizatze aldera, eta Tabakorik gabeko nazioarteko eguna aintzat hartuta, hainbat ekimen antolatu dituzte Trianguloan egun osoan: Argazki lehiaketa, tailerrak, ikus-entzunezkoak, sari banaketa...