Bi erraldoi txiki etxean

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko mai. 20a, 16:44

Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak gaur aurkeztu ditu erraldoien lehen bi panpinak; Plaza Zaharrean jarri duten postuan, agortu egin dira.

Ikusmina ikusgarria da batzuetan; Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kalera irteten den aldiro, adibidez. Beren desfilea luzatzen dute jarraitzaileek, eta dultzaina, danbor, dantza eta panpinak bilakatzen dira, Tolosako neska-mutilen amets.

Bada, gaurtik aurrera, amets horiek egunero etxean ukituko ditu batek baino gehiagok, salgai jarri baitituzte, jada, erraldoien lehen bi panpinak: Domenjon de Andia eta Catalina de Tapia erraldoien miniaturak.

Lore eta landare azokaren hitzordua baliatu du konpartsak, udalaren laguntzaz, estreinaldia plazaratzeko eta, Gernikako Arbolako lorategi efimeroa inauguratu ondoren, Plaza Zaharrera bertaratu dira, panpinak jendarteratzeko. Minutu gutxian, plazako postuan zituzten erraldoiak agortu zaizkie. Oraindik ere batzuk badira eskuragarri, Errementari kaleko Xirimiri kafetegian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!