Hausnarrean, gertatu denaz

Tolosaldeko Ataria

Tolosako Bizikidetza Foroak mahai ingurua antolatu zuen, atzo, hiru antropologoren testigantzak bilduz.

Tantaka-tankata bete ziren, atzo, Topic aretoko eserlekuak. Ez denak, baina bai nahikoak, denboran atzera egin eta aurrera begiratzeko: mitoaz eta errelatoaz aritzeko.

Juan Aranzadi, Joseba Zulaika eta Aitzpea Leizaola antropologoak izan ziren protagonista, eta Santi Eraso moderatzaile lanetan aritu zen, hizketaldia aurkeztu eta antolatzen. Museoen Nazioarteko Egunaren harira Topic zentroarekin elkarlanean antolatutako hitzordua izan zen atzokoa, baina Bizikidetza Foroak aurrerago jakinaraziko ditu jarduera berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!