Rolak aldatzetik, gizartea aldatzera

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko maiatzaren 6a

Rolak aldatzetik, gizartea a 1 1494077482818
Rolak aldatzetik, gizartea a 13 1494077634072
Rolak aldatzetik, gizartea a 4 1494077523963
Rolak aldatzetik, gizartea a 11 1494077607547
Rolak aldatzetik, gizartea a 5 1494077535136
Rolak aldatzetik, gizartea a 6 1494077544827
Rolak aldatzetik, gizartea a 7 1494077558283
Rolak aldatzetik, gizartea a 8 1494077571022
Rolak aldatzetik, gizartea a 9 1494077583245
Rolak aldatzetik, gizartea a 10 1494077595216
Rolak aldatzetik, gizartea a 12 1494077620507
Rolak aldatzetik, gizartea a 2 1494077497168
Rolak aldatzetik, gizartea a 3 1494077510772

Tolosako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du gaur, egun osoko egitarauarekin; eguerdian drag tailerra egin dute,  Tolosako Neska Taldearen eskutik. 

Duela hiru urte ospatu zuten lehena, Tolosako gazteriarentzat bestelako aisialdi ereduak aldarrikatzeko. Tolosako Gazte Egunak, ordea, geldialdi bat izan zuen iaz, Ezpala Gaztetxearen auziak sortutako soka zela medio. Gaur, gogo berberei heldu diote asanbladako gazteek, festa aldarrikapenarekin uztartuz. 

Goizean ekin diote jaiari, altxorraren bila jokoarekin: asanbladak azken urteotan okupaturiko eraikin eta txokoetan ezkutatu dizkiete gakoak. Bitarte horretan, herri bazkarirako jakiak prestatzen aritu dira, asanbladako hainbat kide, Plaza Berriko karpan.

Eguerdia, ordea, rol aldaketek hartu dute, Tolosako Neska Taldearen (TNT) eskutik: drag tailera antolatu dute, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean, gizonezkoek euren pribilegioak aska ditzaten. Horretarako, emakumeak mutilen arropa jantzi dute soinean, eta alderantzizkoa egin dute gizonek. Guztia, rol aldaketaz jabetu, eta enpatia giro bat sortzeko, Olaia Uzkudun TNTko kideak azaldu duenez: "Asanbladan bertan, gutxi gara emakumeak, eta kosta egiten da erdigunea hartzea. Berdintasunerako aletxo horietan, gakoa zein den? Gizonezkoek beren pribilegioak ikusi eta askatzea". 

Arratsaldean, tailerrak eta kontzertuak izango dira nagusi, goizaldera bitarte luzatuko den festan. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!