Ukitu, dastatu baino lehen

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko maiatzaren 6a

'Zatoz azokara' egitasmoa berrabiarazi dute, gaur, Tolosako Berdura plazan; haurrei begirako tailerra prestatu dute, garaiko produktuak eurengana gerturatzeko. 

Lurra, lorontziak eta hainbat landare prest zeuden mahai gainean, neska-mutilak bertaratzerako. 'Baratze txikiari ekin' tailerra prestatu dute, gaur, Tolosako azoka dinamizatzeko proiektutik, eta helburua bakarra izan da: haurrei baratzeko produktuak gerturatzea, dastatu baino lehen uki ditzaten, eta garaian garaikoa identifika dezaten. 

Haurren bitartez, gainera, gurasoak ere batu nahi izan dituzte baratzegintzaren sokara. Izan ere, baratzegintzak berea duen jakintza galdu edo ezkutatu egin dela azaldu du Ainhoa Zabala antolatzaileak, eta ezagutza horiek elikatzeko prestatu dute postu eragarkarria: marrubiak, Ibarrako piperrak, piper italiarrak nahiz tomateak landatzeko aukera izan dute gaztetxoek, lorontzi txikitan, gero etxera eramateko.

Gaur hasitakoa zaindu, eta baratzea ez bada, balkoiko baratze txikiak fruitua jasotzearen pozaren zain daude orain. 

Erlazionatuak

'Zatoz Azokara' ekimena, abiada hartzen

Imanol Garcia Landa 2017 mai 04 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!