Mosaiko erraldoia egingo du Sarek, Oier Gomezen egoera salatzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko apirilaren 25a

Osasun esparruko langileek ere protesta egin zuten, Tolosan. ITZEA URKIZU

Manu Azkarate Alcala-Mecora urrundu izana ere salatuko dute

Salatzen dut leloari helduz, larriki gaixo dauden presoen egoera salatuko dute, bihar, Tolosako Trianguloan, Oier Gomez gasteiztarraren gaixotasuna dela eta: mosaiko erraldoia osatzera deitu dituzte herritarrak, 19:00etan, Trianguloa plazan.

Tolosako hitzordua datorren maiatzaren 6koa girotzeko baliatu nahi du Sare Herritarrak, egun horretarako prestatu baitute, preso gaixoaren egoera salatzeko mobilizazio nazionala, Gasteizen: metastasia du, eta medikuek sei hilabeteko bizi itxaropena eman berri diote. Hain zuzen atzo plazaratu zuen, Frantziako Auzitegiak, Oier Gomezi zigorra etetea onartu dutela, haren gaixotasunagatik. Dena den, Gomezek espetxean jarraitu beharko du bihar arte: orduan hartuko dute erabakia, Espainiaren eta Portugalen euroagindu eskaeren inguruan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!