Tolosan adingabe bat bortxatzeagatik akusatutako gaztea, kartzelan sartu dute

Ataria 2017ko apirilaren 21a

Otsailean, kalderero egunean neska gazte bat bortxatzeagatik akusatuta atxilotu zuten gaztea, Martuteneko kartzelan sartu dute.

Izatez hondurastarra zen gizona, eta behin-behineko askatasun egoeran aurkitzen zen, 16 urteko neska gazte bat bortxatzeagatik atxilotua izan ondoren. Audientzia Probintzialak, ordea, deuseztatu egin zuen agindua eta akusatuak ihes egiteko zuen arriskua "handia" zela kontsideratu zuen. Gainera, tribunalak, neska gaztearen adierazpenak sinesgarriak zirela argudiatzen du, eta horrekin batera, akusatuaren kontraesanak, baliorik gabekoak zirela azpimarratzen du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!