Olatz Illarregi Tolosaldea Garatzen garapen agentziako turismo arduradunak Irungo Ficoban egingo den Turismo Lan azokaz hitz egin digu Pasahitza saioan. Azokan turismo arloko 48 stand-ek, 200 lanpostuk eta 25 hizlarik hartuko dute parte eta arlo horretako lan eskaintzak, hitzaldiak, mahai inguruak, etab. eskainiko dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?