Eztanda bat izan da atzo sutea piztu zen pabiloi berean

Tolosaldeko Ataria 2017ko martxoaren 21a

Atzo karroza batean piztu zen sua, baina udaltzainek ez dakite, oraindik, gaurko gertakaria zerk eragin duen.

14:00ak aldera, Amarotz auzoko bizilagun batek Tolosako Udaltzaingoari deitu dio, eztanda baten berri emanez. Delta pabiloian izan da gertakaria, atzo karroza batek su hartu zuen leku berean. Suhiltzaileak ere bertaratu dira, eztandak eragindako kalteak konpontzera. Udaltzaingoak TOLOSALDEKO ATARIAri azaldu dionez, momentuz ez dute datu gehiagorik, eta Ertzaintzak ere ez du jatorriaren inguruko daturik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!