Karroza batek su hartu du Usabalgo Delta pabiloian

Tolosaldeko Ataria 2017ko martxoaren 20a

Suhiltzaileak segituan bertaratu dira, baina ke handia sortu du suteak.

Ferialekuaz gain, Tolosako Udalak pabiloi bat egokitzen du, urtero, inauterietako karroza eta konpartsak gordetzeko. Bada, eguerdian, su hartu du karrozetako batek, pabiloian ke handia sortuz.

Tolosako Udaltzaingoak TOLOSALDEKO ATARIAri jakinarazi dionez, sua azkar itzaltzea lortu dute, baina kea desagertaraztea kosta zaie. ATARIA bertaratu den unean, udaltzain eta suhiltzaileek ez zuten, artean, sutearen jatorriaren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!