Tolosa, prezioekin dantzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko martxoaren 18a

Tolosa, prezioekin dantzan 1 1489850314646
Tolosa, prezioekin dantzan 2 1489850320962
Tolosa, prezioekin dantzan 3 1489850327527
Tolosa, prezioekin dantzan 4 1489850332601
Tolosa, prezioekin dantzan 5 1489850338035
Tolosa, prezioekin dantzan 6 1489850343864
Tolosa, prezioekin dantzan 7 1489850348902
Tolosa, prezioekin dantzan 8 1489850354547
Tolosa, prezioekin dantzan 9 1489850359301
Tolosa, prezioekin dantzan 10 1489850364010
Tolosa, prezioekin dantzan 11 1489850368720
Tolosa, prezioekin dantzan 12 1489850373777
Tolosa, prezioekin dantzan 13 1489850382151
Tolosa, prezioekin dantzan 14 1489850387591
Tolosa, prezioekin dantzan 15 1489850392615
Tolosa, prezioekin dantzan 16 1489850397396
Tolosa, prezioekin dantzan 17 1489850403392

Arrakastatsua izaten ari da Braderie eguna, eta postuak jendez lepo izan dira goiz osoan barrena; 20:00ak bitarte, maukarik tentagarrienak eskuratzeko aukera izango da.

80 denda eta milaka produktu, herritar nahiz bisitarien eskura jarri dituzte, gaur, merkatariek, preziorik onenetan. Eguraldiak ere, aspaldiko partez, bat egin nahi izan du hitzorduarekin, eta antolatzaileek eskertu dute, bai, ateria: denden barrualdetan inor ez, eta atariak lepo.

10:00etan zabaldu dute, ofizialki, mauken azoka berezia, eta 11:00ak aldera mugimendua hasi da kaleetan: arropa, oinetakoak, kosmetika produktuak, jostailuak,... Denetik eskuratzeko tartea izan dute bezeroek. Ez da lan erraza izan, ordea, aukeratutako hura probatu eta erosi edo ez erabakitzea; jendeak eta eskuek bete dituzte postu guztiak, prezio onenez jabetzeko.

Pozik zen, ordea, jendea. Hurrengo neguarekin pentsatuz, arropa bero eta merkea erosi dute batzuek eta, beste askok, gaur bertan estreinatuko dituzten artikuluak. Guztiek ere, hurrengo urtean agendan markatuko dute prezioekin dantzatzeko eguna.

Oraindik ez da amaitu, gainera, eta arratsaldean gimnastika erritmikoak eta Kalean txarangak girotuko dute salerosketaren festa.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!