Hamarkadatako lana txalotuz ireki dute Braderie-a

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko martxoaren 18a

Erretiroa hartu berri duten hiru merkatarik moztu dute irekiera ekitaldiko xingola; 20:00ak bitarte, Tolosako 80 komertzioren eskaintzak kalean izango dira, herritarren eskura. 

Udaberriaren etorrerarekin batera, Tolosa&Co elkarteak antolatutako Braderie-a agenda tolosarretan egonkortutako hitzordua da jada. Zalantzarik gabe, gaurko ekitaldi nagusia izango da herrian, larunbateroko azokaren osagarri, eta aurten irekiera berezia egin dute: erretiroa hartu duten Mari Karmen Moreno (Maala'ko), Maria Pilar Amantegi (Phildar) eta Maite Jimenezi (Perfumeria/Estetika Maite) omenaldia egin diete, urtetan eta urtetan beren komertzioan egindako lanagatik. 

Beñat Led elkarteko lehendakari berria azaldu du, aurrerantzean urtero egingo duten keinua izango dela; horrela, hiru emakumeek moztu dute Braderie-a ofizialki zabaltzeko xingola edo zinta. 

Nerea Letamendia Tolosako Udaleko azoka eta turismo zinegotziak, bere aldetik, eskerrak eman dizkie omenduei, eta baita merkatari guztiei ere. Horrela, belaunaldi aldaketari begira jarri nahi izan du, merkatari gazte asko datozelako, eta horietako asko emakumeak direlako. 

20:00etara bitarte, 80 postu izango dira kalean, eta festa girorik ere ez da falta izango, arratsaldean gimnastika erritmikoa eta Kalea txaranga ibiliko baitira, kalez kale. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!