Pasahitza (zaharra)

"Gure lan politikoa kriminalizatu dute"

Ataria 2017ko martxoaren 10a

Grebalariak aske! dinamikako Urtzi Arangoiti izango da gaur Otxabi elkartean, 18:00etatik aurrera.

2012ko martxoaren 29an greba egunean, istilu batzuetan parte hartu zutela leporatuz lau herritar atxilotu zituzten, tartean, Urtzi Arangoiti. Berak azaldu duenez, muntai polizial baten aurrean gaude, batez ere, zigor eskaerak ikusita". Espainiako egunkari batean irakurritako albiste baten bidez jakin zuten fiskalaren eskaera 14 urteko espetxe zigorra eta 30.000 euro.

Kartzelan egon ziren zortzi hilabete eta gaur egun, baldintzapeko askatasunean daude. Bere ustez, Deuston gertatuak Tolosan gertatutakoarekin antzekotasunak ditu: "Gure lan politikoa kriminalizatu nahi izan dute, gure eskubideak defendatzera irten ginen kalera, eta Tolosan ere antzera pasa da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!