Pasahitza (zaharra)

«Teknologian ere hainbat ikuspuntu egotea garrantzitsua da»

Ataria 2017ko martxoaren 8a

Gizartearen isla da teknologiaren munduan emakumeak duen presentzia txikia. Hori izan zen 'Emakumeak ingurune digitalean duen presentzia' mahai inguruan ateratako ondorioetako bat. Bertan parte hartu zuen Edurne Larraza EHUko informatika fakultateko irakasleak.

Edurne Larrazak dio, "garrantzi handia" duela txikitatik umeak nola hezten ditugun, "ez ditzaten ideia okerrak hartu euren etorkizuna nolakoa izango den erabakitzerakoan".

Larrazaren arabera, kezkagarria da emakumeak sektorean duen presentzia gaur egun. Berak dioenez, "teknologia gure egunerokotasunean gero eta gehiago erabili eta gure etxeetan gehiago sartu badirudi neskak gero eta gutxiago erakartzen ditugula mundu honetan sartzera". Fakultatetik ateratzen den jendea izango da informatikaren garapena emango duena etorkizunean, eta bere ustez, garapen hori gizonezkoen eskuetan egotea ez da komeni. "Ez soilik gizonezkoen eskuetan egoteagatik, baizik eta emakume eta gizonen artean ikuspuntu desberdinak daude, eta garrantzitsua da mota guztietako ikuspuntuak egotea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!