Manu Azkarate

Abokatuarekin ezin duela hitz egin salatu du Manu Azkaratek

Ataria 2017ko otsailaren 13a

Manu Azkarate ospitalean dago ultzeratutako hankan duen infekzio batengatik. Bere abokatuarekin hitz egiteko baimena eskatu du, baina ospitaleko poliziek ez diote telefonoz deitzen uzten, Soto del Real espetxeko segurtasun zuzendariak hala aginduta.

Senitarteko batzuen bisita izan berri du Manu Azkaratek eta haiei esan die ez diotela abokatuarekin hitz egiten uzten. Senitartekoek esandakoaren arabera, hanka hobeto dauka, baina oraindik ezin du lurrean jarri. Ospitalean jasotzen ari den arreta ona dela ere esan dute.

Gaur dira erabakitzekoak, Gregorio Marañon ospitalean jarraituko duen edota Soto del Real espetxera eramango duten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!