Manu Azkarateren senitartekoek eraman dute pankarta Manu etxera, larriki gaixoak etxera lelopean; atzetik, 200 lagun inguru elkartu dira Manu Azkarateren askatasuna exijitzeko. Triangulo plazatik abiatu, eta San Frantzisko pasealekutik barrena, erreka ondotik Triangulora bueltatudi. Alde zaharra igaro eta Trianguloan amaitu dute mobilizazioa.
Bertan, Tolosako Sareko kide batek hitz egin du, eta Manu Azkarateren egoera salatzeaz gain, bere berehalako askatasuna exijitu du. Bestalde, jakinarazi dute hurrengo larunbatean, otsailaren 18an, agerraldia egingo dutela Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Tolosako hainbat herritarrek eta eragilek hartuko dute parte eta Manu Azkarateren egoeraren berri emateaz gain, egun horretatik aurrera antolatuko dituzten mobilizazioak aurkeztuko dituzte.
Ondoren, Manu Azkarateren senitarteko batek hartu du hitza eta informazio "falta" salatu du: "Informazio eskubidea urratu digute". Igandean informazio gehiago izatea espero dutela adierazi du, eta nabarmendu du Frantziako poliziak "zapaldu" ziola hanka Azkarateri. Hain zuzen, Soto del Real kartzelatik Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten asteartean, ultzeratuta zeukan hankan duen isipula batengatik.