Erroskillen urteroko zita

Ataria 2017ko otsailaren 3a

San Blas eguna ospatzen ari dira Tolosako San Blas auzoan. Goizean, meza nagusia egin dute eta erroskilak eta txorizo pintxoak jateko aukera izan da ondoren.

Eguraldia lagun izan dute Tolosako San Blas auzora gerturatu direnek. 11:00etan, meza nagusia egin dute eta hainbatek beren produktuak bedeinkatzeko ere baliatu dute. 

Ondoren, sabela betetzeko aukera izan da; txorizo pintxoak jarri dituzte salgai eta ohiturari men eginez, erroskillak ere erosi dituzte hainbatek. San Blas eztarriko minen zaindaria dela esaten da, eta izan da eztarriko minak kentzeko lokarriak erosi dituenik ere.

12:30ean, toka lehiaketa egin dute ermitaren ondoko zelaian, eta arratsaldean, erromeria egingo dute Elustondo anai-arrebekin. Goizean gerturatu ahal izan ez duenak, beraz, arratsaldean ere izango du festa giroa San Blas auzoan. 

Larunbatean eta igandean ere hainbat ekimen antolatu dituzte. Asteburuko egitaraua: 

Otsailaren 4a, larunbata

16:00. Haur jolasak eta txokolate jatea.

18:30etik 21:30era. Disko festa.

Otsailaren 5a, igandea

09:30. Diana Konponezinak txarangaren eskutik.

11:00. Meza, zendutako auzotar nahiz bazkideen alde.

12:00. Amarozko dantzariak.

12:30. Aizkolariak: Irazu eta Saralegi.

13:00. Bertsolariak: Peñagarikano eta Mendizabal.

18:00. Bertsolarien bigarren saioa, Peñagariano eta Mendizabalekin. 

18:30etik 21:00etara. Trikitia Elustondo anai-arreben eskutik.

Erlazionatuak

Erroskillen erromesaldia, ostiraletik aurrera

Itzea Urkizu Arsuaga 2017 ots 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!