Espetxeratu egin dute Andoaingo sutearekin lotutako gizona

Ataria 2017ko urtarrilaren 31

Argazkia: Berria

Epailearen aurretik igaro da astearte goizean, eta espetxeratzeko agindua eman du epaileak. Larunbatean atxilotu zuten 39 urteko gizona, Andoaingo sutearekin lotura zuelakoan.

Urtarrilaren 26an haren desagertzearen berri izan zuenetik ari zen Ertzaintza 39 urteko gizonezko honen bila, Andoaingo sutearekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Urtarrilaren 26an piztu zen sua Andoaingo Ama Kandida etorbidean. Haren ondorioz hiru lagun eraman behar izan zituzten erietxera, haietako bat erredura larriekin eta laugarren bat hilik atera zuten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!