Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, Andoaingo sutearekin lotuta

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko urtarrilaren 30a

Argazkia: Berria

39 urteko gizonezkoa sua piztu zen pabiloian bizi zen, eta Ertzaintzaren esku jarraitzen du oraindik. Epailearen aurretik igaroko da datozen orduetan.

Joan den ostegunean haren desagertzearen berri izan zuenetik ari zen Ertzaintza 39 urteko gizonezko honen bila, Andoaingo sutearekin zerikusia izan zezakeelakoan. Gizona bera joan da polizia-etxera gaur goizean. 

Ostegun goizaldean piztu zen sua Andoaingo Ama Kandida etorbidean. Haren ondorioz hiru lagun eraman behar izan zituzten erietxera, haietako bat erredura larriekin eta laugarren bat hilik atera zuten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!