Hirugarren aukerak 937 puntu jaso zituen, eta bigarren aukerak 919 puntu.
Amaroztar gehienek hortaz honako aukeraren alde egin dute: Auzoetxea eta anbulatorioko eraikinak egokitzea; hexagonoaren ondoan erabilera anitzeko eremu estalia egitea; bolatokia egokitzea haur parkeen erreforma eginaz eta hauetako bat estaliz; eta espaloiak eta errepide zorua hobetzeko 300.000 euro bideratzea, 2 eta 4 zonaldeak lehenetsiz.
Parte hartze prozesua 2008an hasi zen, Orubide erakunde publikoarekin sinatu beharreko hitzarmen urbanistikoa onartu zutenean. Hitzarmenaren helburua auzorako aurreikusitako etxebizitza garapenaren baldintzak zehaztea zen. Besteak beste, udalari legez zegokion aprobetxamendua auzoan bertan inbertitzea eta lehentasuna sarrera-irteera berriak eta ekipamendu berriak egiteari ematea adostu zuten.
Sarrera-irteeren urbanizazio proiektua egin zuten lehenik, futbol zelaia zegoen tokian zona berdeak eta paseorako lekua egokituz, eta orain, aprobetxamendu hartatik geratzen den dirua, 1.100.000 euro zertan inbertitu erabaki dute bozketa bidez.