Pasahitza (zaharra)

«Tolosako apeaderoaren egoera tamalgarriena eta arriskutsuena da»

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Juan Mari Beldarrain Eguzki taldeko kideak azaldu duenez, Tolosako Renferen apeaderoak hutsune handiak ditu segurtasunari eta irisgarritasunari dagokionez.

Eguzkik adierazi duenez, lehenbailehen eman behar zaio irtenbidea Tolosako apeaderoan dagoen arazoari. Trenera igotzea eta jeistea arriskutsua dela ohartarazi dute, altuera handian geratzen delako, eta "pertsona askorentzat traba handia eta arriskua izan daiteke hori".

Bestalde, geltokira joateko eskilarak igo behar dira, eta igogailuak jartzeko eskatzen dute, eta geltokiaren egoera bera ere salatu dute, "oso utzia" baitago".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!